1G

1G haririk gabeko teknologia zelularraren lehenengo belaunaldia da. Teknologia analogikoa da, eta 1980ko hamarkadan hasi zen erabiltzen. 2G teknologiak ordezkatu zuen arte izan zen erabilia. Bi teknologia hauen arteko ezberdintasunik nabariena 1Gk erabiltzen dituen irrati seinaleak analogikoak direla, eta 2Gk, berriz, seinale digitalak erabiltzen dituela da.

Hala eta guztiz ere, bi sistemek seinaleztapen digitala erabiltzen dute irrati dorreak telefonia sistemaren beste atalekin konektatzeko. Ahotsa da digitalki kodifikatzen dena 2Gren kasuan, eta modulatzen dena 1Gren kasuan. Kodifikazio digitalak abantaila handiak eskaintzen dituenez, mundu osoan ordezkatu zuen 2Gk 1Ga.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy