Alkabala

Alkabala (gaztelaniaz: alcabala edo alcavala, alkaˈβala ahoskatua) antzinako Gaztelako Koroak salerosketaren gain kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen. Nahiz eta hamarrenak garrantzi handiagoa izan, zerga hau Elizak jasotzen zuen, ondorioz, koroarentzat alkabalak berebiziko garrantzia zuen arlo ekonomikoan.

Apaizak, eliza eta monasterioak zerga horretatik kanpo geratzen ziren. Kobraketa-lanak erraztearren, beste modu batera hasi zen kobratzen, hots, hainbesteko finko bat kalkulatzen zitzaion herrialde edo komunitate bakoitzari. 1845. urtean bertan behera geratu zen zerga hau.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy