Barghawata

Barghawata Konfederazioa
744 – 1058
Monarkia
Barghawata Konfederazioa (urdinez)
Geografia
Kultura
Hizkuntza(k)Amazighera
ErlijioaIslam sinkretiko eta khawarijak
Historia
Aurrekoa
Omeiatar Kalifa-herria
Ondorengoa
Almorabideak

Barghawata edo Berghawata[1] antzinako emirerri bereber bat izan zen, 744. urtean sortua. Tamesna eskualdean, Berbereen Matxinada Handiaren ondorioz sortu zuten. Herri honen bigarren erregeak, Salih ibn Tarifek, bere burua mahdi izendatu zuen erlijio berri bat sortuz, eta berbere barghwatiarrak atxiki zitzaizkion. Hori zela eta, inguruko dinastiek heresia leporatu zieten, doktrina berriak islama eta bertoko sinesmenak uztartzen baitzituen. Emirerriak idristarren, fatimatarren, ziritarren eta almorabideen erasoei aurre egin behar izan zien, baina azkenean Abd al-Mumin kalifa almohadearen armadaren aurrean erori zen 1149an.

  1. (Gaztelaniaz) Blázquez y Delgado Aguilera, Antonio. (1913). «Estudios geográfico-históricos de Marruecos» Boletín de la Real Sociedad Geográfica 5 (3): 292-390..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy