Berriemaile

Vietnamdar berriemaile bat Buenos Airesen.

Berriemailea edo korrespontsala prentsan, irratian eta telebistan, albisteak jaso eta ematen dituen pertsona da; bereziki, atzerrian edo beste herri batean bizi den kazetaria, bertako albisteen berri ematen duena. Atzerriko herrialde batetik komunikabide bati gaurkotasuneko informazioa bidaltzeaz arduratzen den pertsona da. Kazetariari esleitu zaion lurraldean sortzen diren albisteak estali behar ditu, eta lortzen dituen materialak kontratatu duen informazio-katera hala nola, egunkari, irrati edo telebista-kanalera bidali behar ditu. Korrespontsalek ematen duten informazioa ezaugarri berezi bat dauka; errealitatearekiko harremana zuzenagoa da, eta ondorioz, giro soinuak eta berriemailearen irudiak eta ahotsak bertaratu egiten gaituzte, sinesgarritasun handiagoa ematen digute. Korrespontsal batek albiste agentziek esan ez dituzten datuak edo albisteak eman ditzake.

Normalean, hedabideek pertsona hauek atzerrira bidaltzen dituzten baina korrespontsal nazionalak ere existitzen dira. Hauek herrialde bereko beste hiri batzuetara bidaltzen dira hiri horretako albisteak estaltzeko, gaiaren garrantziaren arabera, hedabidearen talde teknikoak bidaltzen ditu gertaera estaltzeko. Adibidez, EITB-k korrespontsalak ditu Espainiako hiri desberdinetan.

Korrespontsal eta bidali berezien arteko diferentzia egin behar da. Korrespontsalak denbora luzez bizi dira bidali dituzten lekuan. Xehetasun, ohitura... guztiak ezagutzen dituzte. Hiri horretan gertatzen den guztiaren jakitun daude ahalik eta zehatzen informazioa hedabideari emateko. Bidali bereziak berriz, gertaera zehatzak eta denbora tarte mugatu batean gertatzen diren ekintzak estaltzeko bidaliak dira leku desberdinetara.  

Korrespontsal mota ohikoena, gerra korrespontsala da. Kazetari hauek gatazka belikoko gune batera bidaliak dira liskarrei buruzko informazioa hedabideari emateko. Lan hau oso gogorra eta arriskutsua da, horregatik pertsona hauek psikiko eta fisikoki prestatuak egon behar dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy