Bezero-zerbitzari

Bezero-zerbitzari eredua edo arkitektura programak eta makinak zatitzeko eta bereizteko modua da, bakoitzak burutzen duen lana eraginkortasun handiagoz eta errazago egiteko asmoz. Arkitektura honetan prozesuaren ahalmena zerbitzariaren eta bezeroen artean banatzen da.

Banatutako programa bateko funtzionaltasunean hiru geruza bereiz daitezke:

  1. Datu-base maneatzailea (biltegiratze maila )
  2. Aplikazio edo arau maneatzailea (maila logikoa)
  3. Erabiltzailearen interfazea (aurkezpen maila)

Arkitektura monolitikoan (trinkoan) ez dago banaketarik, hiru mailak makina berean prozesatzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy