Biozentrismo

Biozentrismoa 1970ko hamarkadan sortutako kontzeptua da. Teoria honek Izaki bizidun guztiek begirunea merezi dutela defendatzen du. Biozentrismoa jatorrian ekologismo sakona edo ekologismo erradikalarekin lotuta, bizitzaren ezinbesteko balioa aldarrikatu nahi du.

Izaki bizidunek existitzeko, garatzeko eta autonomoki adierazteko eskubide bera dutela proposatzen du. Biozentrismoaren arabera Izaki bizidun guztiek  balio bera izatean begirune bera merezi dute. Giza jarduerak beste espezieetan eta planetan ahalik eta inpaktu gutxien eragitea defendatzen du.[1]

Biozentrismoa antropozentrismoaren antitesi gisa sortu zen. Antropozentrismoaren arabera gizakia da gauza guztien erdigunea.[2]

  1. (Gaztelaniaz) Biocentrismo. 2022-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  2. (Gaztelaniaz) García, Alfredo Marín. «Biocentrismo» Economipedia (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy