Buruzagi

Buruzagia edo burua talde edo erakunde hierarkiko batean partaideen gainean agintaritza duen pertsona da. Agintaritza hau hainbat mailatan zehaztu daiteke: buruzagia antolakuntza, plangintza, helburuak zehaztu eta erabaki nagusiak hartzen dituen pertsona izan daiteke; beheragoko maila batean, hartutako erabaki orokorrak gauzatzeko aginduak eman eta horien betetzeaz arduratzen den pertsona ere izan daiteke. Lidergoa duen pertsonari ere buruzagi deritzo, modu informal batean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy