ColecoVision

ColecoVision
bideokontsola
Fabrikazioa
FabrikatzaileaColeco (en) Itzuli
Saldutako kopurua2.000.000
Historia
Sorrera1982ko abuztua eta 1983ko uztailaren 1a
Amaiera1985
AurrekoaColeco Telstar series (en) Itzuli
HurrengoaColeco Adam (en) Itzuli
Honen partesecond generation of video game consoles (en) Itzuli
Ezaugarriak
CPUZilog Z80 (en) Itzuli

ColecoVision bigarren belaunaldiko bideokontsola bat da, Coleco enpresak garatua eta 1982ko abuztuan Ameriketako Estatu Batuetan jarri zena salgai. Urte bat geroago, CBS Electronics-ek Europar merkatuan CBS ColecoVision izenarekin jarri zuen salgai kontsola. Honen produkzioa 1985ean eten zen Coleco enpresak bideojokoen merkatutik atera zenean.

Kontsola, Atari 2600 eta Intellivision kontsolekin konparatuz, indartsuagoa zen eta arkade bideojokoek eskaintzen zuten esperientziara gehiago hurbiltzen zen. Hasierako katalogoa 12 ROM kartutxoz osaturik zegoen, eta hauen barne Nintendo-ren Donkey Kong arkade jokoaren etxeko kontsoletarako lehen bertsioa aurkitzen zen. 1982 eta 1984 artean 136 joko argitaratu ziren guztira.[1]

  1. Forster, Winnie. (2005). The Encyclopedia of Game Machines: Consoles, Handhelds and Home Computers 1972-2005. GAMEPLAN, 50 or. ISBN 3-00-015359-4..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy