Craps

Craps jokalekua (ezker eta erdi aldea, eskuin aldea ezkerrekoaren simetrikoa da)

Craps edo krapak bi dado edo seikorekin jokatzen den apustu-jokoa da.

Jokalariak bi dadoak jaurtitakoan, emaitzen batura kalkulatzen da:

  • 7 edo 11 puntu lortzen badu, irabazi egiten du.
  • 2, 3 edo 12 puntu lortzen badu, galdu egiten du.
  • Bestelako emaitza bat suertatzen bada (4, 5, 6, 8, 9 edo 10), bi dadoak behin eta berriz jaurti behar dira, 7 puntu edo lehenengo jaurtiketan lortutako puntuak suertatu arte. 7 puntu suertatzen bada, jokalariak galdu egiten du. Lehenengo jaurtiketako puntu kopurua suertatzen bada, irabazi egiten du.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy