Dandy

George "Beau" Brummell-en karikatura, Richard Dighton-ek egina (1805).

Dandy XIX. mendearen lehen laurdenean Britainia Handian gizarte-maila goreneko gazteen artean izan zen talde bateko kidea da; talde horrek eragin handia izan zuen gustu-kontu guztietan, batez ere janzteari zegozkionetan.

Dandyen mugimendua, hasieran, moda estetiko hutsa izan bazen ere, gerora jarrera orokorrago bihurtu zen, bizitzari buruzko filosofia alegia. Bilakaera horretan eskua izan zuten, besteak beste, George Brummellek, lord Byronek, Orsay kondeak, Baudelairek eta Oscar Wildek.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy