DeepMind | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | DeepMind Technologies Limited |
Mota | filiala eta negozioa |
Jarduera sektorea | adimen artifiziala |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Enplegatuak | 1.000 |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | filial |
Jabea | Google eta Alphabet Inc. |
Historia | |
Sorrera | 2010 |
Sortzailea | |
Sorlekua | Londres |
webgune ofiziala |
Google DeepMind adimen artifiziala lantzen duen konpainia ingeles bat da. 2010ean DeepMind Technologies izenpean sortu zen, 2014ean ordea, Googlek konpainia erostea lortu zuen.
Konpainiak bere esparruan egin dituen aurrerapenen artean, aipatzekoa da bideo-jokoetara jolasten ikasteko gai den neurona-sare bat sortzea lortu duela, sare hau, gizakiek bideo-jokoetara jolasten ikasteko erabiltzen duten metodoa imitatzen saiatzen da.[1] Bestalde,''Neural Turing'' makina bat sortzea lortu du, neurona-sare honek kanpo-memoria batera sartezko gaitasuna eduki dezake, Turingen makina arrunt batek bezala, beste hitz batzuetan esanda, giza garunaren epe laburrerako memoria imitatzeko gai den makina bat da.[2]
2016. urtean konpainiak ospea dastatu zuen, beraiek garatutako AlphaGo programak, lehen aldiz historian, Go jokalari profesional bat garaitu baitzuen. 2017. urtean ordea, programa berdinak, Ke Jie, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen,[3] berri hau oso garrantzitsua izan zen adimen artifizialaren garapenak aurrerapauso handia eman zuela ikusi zelako.