Derbi

Real Sociedad eta Bilboko Athletic Klubaren arteko derbian jai-giro aparta sortzen da bi futbol taldeetako jarraitzaileen artean.

Kiroletan, derbia hiri edo eskualde bereko bi taldek elkarren aurka jokatzen duten kirol-lehia da, hedabideek arreta berezia eskaini eta zaletuek historian zehar zirraraz jarraitu dutena.

Esate baterako, Euskal Herrian ezaguna da Real Sociedad eta Bilboko Athletic Kluba urtero jokatu ohi dituzten partidak, Bilbon eta Donostian hain zuzen, non bien zaleak elkartu eta jai-giro bizia sortzen den.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy