Deriba

Deriba hitza (latinezko "derivare" aditzetik), itsasketa-arloari dagokionez, itsasontzi batek korrontearen eraginez nabigatzen duen distantzia da; hau da, itsasoaren ur-masaren desplazamenduak egiten duen mugimenduaren ondorioz nabigatzen duen distantzia da. Deribaren zenbaketa itsas miliatan egiten da eta eraispenak ez bezala, itsasontziak jarraitzen duen norabideari ez ezik, abiadurari ere eragiten dio[1]. Beste era batera azalduta, deriba deitzen zaio gainazaleko norabidearen eta karta nautikoan marrazten den benetako norabidearen arteko desberdintasunari.

Deriba zer den jakiteko, bi kontzeptu kontuan izan behar dira azalpenak irakurtzen ditugun einean: itsasontziari eragiten dion korrontearen norabidea (Kn) eta korrontearen ordu-intentsitatea (Koi) edota korrontearen abiadura.[1]

Karta nautiko baten gainean deribaren kalkulua egin nahiko bagenu, itsasontziari eragiten dion korrontearen norabidea (Kn) eta ordu-intentsitatea ezagutu beharko genituzke lehenengo.[2] Bi datu horiek jakiteko, "itsasbide" deituriko publikazio nautikoei erreparatu beharko da. Datuen bilaketaren azkartasunaren alde eginda, karta nautikoetako interes bereziko puntuetan, adibidez itsasarteak, gehienetan markatuta agertzen dira aipatutako bi datuak

  1. a b «La Deriva | Instituto de Navegación» www.isndf.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. «Calcular rumbo verdadero conociendo deriva y abatimiento» www.paranauticos.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy