DnsSec


Domain Name System Security Extensions (DNSSEC) edo domeinu izen sistemarako segurtasunaren luzapena DNS-ak emaniko zenbait informazio ziurtatzeko IETF-ren espezifikazio multzo bat da, IP sareetan erabilia gehienbat. Hau DNS-arentzako luzapen multzo bat da, DNS bezeroei datu jatorriaren ziurtapena, osotasuna eta ziurtaturiko ezeztapena bermatzen dizkiona.

DNS-a ziurtatzea oso garrantzitsua dela uste izan arren, DNSSEC-aren ezarpena arrazoi hauengatik atzeratua dago:

  1. Normalizazio zailtasuna Internet-en sare tamainarengaitik
  2. Nahi den tokian “zonaldea zenbakitzea” aurreikustea
  3. DNS zerbitzarien artean DNSSEC inplementazioa jazartzearen lan-karga
  4. .com giltzen nagusi garrantzitsuenen arteko desadostasunak
  5. DNSSEC-a ezarri eta DNS-a baztertzearen konplexutasuna

Hauetariko arazo batzuk konpontzen ari dira jadanik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy