Efod izenekoa, hebreeraz: אֵפוֹד, Israelgo apaiz nagusiek erabiltzen zuten jantzia da.
Tunikaren gainetik janzten zuten eta bitxi sakratuak izaten zituen bularraldetik zintzilik, baina ez dago argi zein zen bitxi horien esanahia; dena dela, batez ere gurtzarako erabiltzen zuten. Honen antzeko jantzi bat, lihozkoa, erabiltzen zuten apaiz nagusi ez zirenek. Itun Zaharrean azaltzen da hitz hau.