Ekoinbertsio

Ekoinbertsioa (gazteleraz, ecoinversión edo batzuetan eco-inversión bezala idatzia, eco-investing grafia ingelesaren ondorioz, baina gazteleraz aurrizkiak hitz nagusira atxikitzen dira)[1] edo inbertsio berdea, sozialki arduratsua den inbertsio mota bat da, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren produktuak edo praktikak babesten edo fabrikatzen dituzten enpresetan egiten dena. Enpresa horiek ikatz-mendekotasunetik alternatiba jasangarriagoetarako trantsizioa babesten duten teknologia berriak sustatzen dituzte (eta, askotan, horietaz baliatzen dira).

Inbertsio berdea enpresa publikoetan ematen da gehienetan. Etorkizun hurbilean karbono-mundu neutro batera heltzea, hau da, mundu jasangarri batera heltzea, helburu duen inbertsioa da. Enpresa ekologiko horiek energia berriztagarriaren, eraikuntzaren eta eraginkortasunaren, garraioaren, uraren eta bizitza ekologikoaren sektoreetan jarduten dute nagusiki.[2]

Industriak eragindako ingurumen-inpaktuak gero eta nabarmenagoak direnez, gai berdeek herri-kulturan ez ezik, finantza-munduan gero eta protagonismo handiagoa hartzen joan dira urteak igaro ahala. 1990eko hamarkadan, inbertitzaile asko "beren lehiakideak baino hobeak ziren enpresak bilatzen hasi ziren, ingurumen-inpaktuen kudeaketaren arloari dagokionez." Inbertsiogile batzuek "kutsatzaile ankerrenak" bakarrik saihestu nahi dituzten bitartean, inbertitzaile askoren enfasiak aldatu egin dira. Inbertsiogile askok  "dirua nola erabiltzen den" eta "modu positibo eta eraldatzailean erabiltzen den” kontuan hartzen duten informazio bakarra da. Helburu nagusia orain gauden lekutik ateratzea da, hau da, azken batean, benetan jasangarria den gizarte batera heltzeko bide bakarra.[3]

Global CLimate Prosperity Scoreboard (Ethical Markets Mediak eta Prosperitate Klimatikoaren Aliantzak jaulkita enpresa berdeetan egindako inbertsio pribatuak ikuskatzeko) markatzailearen arabera, 1,248 bilioi dolar baino gehiago inbertitu dira eguzki-energian, energia eolikoan, geotermikoan, ozeanikoan/hidraulikoan eta beste sektore berde batzuetan 2007 urtetik. Kopuru horrek Ipar Amerika, Txina, India eta Brasilgo inbertsioak adierazten ditu, baita garapen bidean dauden beste herrialde batzuetakoak ere.[4]

Azkenean, ekonomian dauden sektore guztietako enpresa guztiek energia berriztagarriak eta energiaren ikuspegitik eraginkorrak diren metodo iraunkorrak erabiliko dituzte.

  1. Normas de escritura en los prefijos: exmarido, ex primer ministro. 2015-02-26.
  2. Henshaw, Mark. (2010). Eco Investor Guide, Inc.. .
  3. Keane, Robert F.. (2009). The Green Advisor: SRI & Green Investing Grow Up. .
  4. «GreenMoney Journal: From the Stock Market to the Supermarket» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-12).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy