Epigravettiarra

Historiaurreko aroak
Okabeko harrespila.
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Kanpai-formako ontzien kultura
Kordoi-zeramika kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
I Burdin Aroa (Hallstatt kultura Europa erdialdean)
II Burdin Aroa (La Tene kultura Europa erdialdean)
     Solutre aldia      Epigravettiarra

Epigravettiarra (Grezieraz: epi goi eta gravettiar[1]) Europako Goi Paleolitoko industria arkeologikoen azkenetariko bat izan zen. Kultura hau sortu zen Azken Glaziazioko Maximoaren ondoren ~21.000 urte[2] BP (Before Present), gravettiar kulturako eratorritakoa da. Hasieran, 1964an, Georges Laplacek Gravettiar berantiarra deitu zion[3], Italian industria litikoa ugari agertu zelako, baina beranduago, izen aldaketaz kultura honen izaera independentea azpimarratu nahi zuten[4]. Epigravettiarrean hiru azpifase ezarri dira: Hasierako Epigravettiarra (20.000tik 16.000ra BP); Epigravettiar Garatua (16.000tik 14.000ra BP) eta Amaierako Epigravettiarra (14.000tik 8.000ra BP), nahiz eta beste azpisailkapen gehiago egon[5][6][7]. Azken finean, Epigravettiara ~21.000 BP-ko gravettiarra da, Solutre aldiak aurrekoa ordezkatu zuenean Frantzia eta Espainiako toki gehienetan. Epigravettiarreko gune kultural asko garatu ziren Europan 22.000 BP urteen ondoren. Hori gertatu zen: Europako hegoaldean, erdialdean eta ekialdean, Frantziako hego-mendebaldea barne; Italian; Balkanetan; Kaukason; Ukrainan; Errusiako mendebaldean eta Volgako ibaiertzetan. Horren industria litikoa Italiako toki askotan dokumentatu da. Faziesak anitzak izan arren, toki guztietan mikrolitoak ugariak dira, hala nola, xaflak, puntak eta amaieran ukitutako xaflak[8]. Goi Paleolitoko Epigravettiarraren ostean, Mesolitoko kulturak garatu ziren 10.000 BP[9].

Würm glaziazioko klimak guztiz baldintzatu zuen giza-habitata. Glaziazioaren unerik gorenena orain dela 20.000 urte gertatu zen, eta honetan zenbait fenomeno nabaritu ziren:

  • Giza-populazioa zatitu zen eta arriskuan jarri zen ehiztari taldeen arteko harremanak, Aurignac kulturan hasitakoak eta gravettiarrera arte garatu zirenak. Azken Glaziazioko II. Maximoaren ostean, kulturen arteko diferentziak gauzatu ziren: mendebaldeko Atlantikoan Solutre aldia eta Madaleine aldia garatu ziren; Mediterraneoko mendebaldean, berriz, gravettiarra eta, handik, hegoaldeko Epigravettiarreko kulturaketa erdialde-ekialdeko gravettiarra sortu ziren . Azken honek hasiera eman zien ekialdeko Epigravettiarreko konplexuei.
  • Eskualde askotan, klimak populazioaren bizi-baldintzak oztopatzen zituen. Orokorrean, inlandsis eta alpetar glaziarren arteko eskualdeak despopulatzean, ehiztariak tundrara eta ekialdeko Europako estepetara emigratu ziren. Beste horrenbeste gertatu zen Alpeetako hegoaldean, non kokalekuak nekez agertzen diren, penintsulako ehiztarien behin-behineko etxebizitzak izan ezik.
  • Giza-taldeak zenbait eskualdetan ezartzea, elikagaiak ugariak zirelako, adibidez mendebaldeko Atlantikoan eta Mediterraneoko eskualdeetan.
  • Europako ekialdeko tundran, mamut-ehiztarien sorrera, baina banandurik haien artean.
  1. Euskalterm: [Arkeologia Hiztegia] [2018]
  2. Karbono-14 bidezko datazioarekin.
  3. G. Laplace. "Recherches sur l'origine et l'évolution des complexes leptolithiques. Le problème des Périgordiens I et II et l'hypothèse du synthétotype aurignaco-gravettien. Essai de typologie analytique". Quaternariafrantsesezch). 4. 133–164 or.
  4. MONTOYA, Cyril Montoya: Apport de l'analyse technique à la compréhension de l'évolution des groupes humains épigravettiens d'Italie Nord Orientale: la production lithique de l'US 15a-65 du Riparo Dalmeri" (PDF). Université de Provence. 2019.05.17an kontsultatuta.
  5. MUSSI, Margherita (11 April 2006): Earliest Italy: An Overview of the Italian Paleolithic and Mesolithic. Springer Science & Business Media. 238 or.–. ISBN 978-0-306-47195-7.
  6. RICCI, Giulia; VADILLO CONESA, Margarita; MARTINI, Fabio: Through diachronic discontinuities and regionalization: The contribution of the analysis of the lithic industries from Grotta della Serratura (Strata 10-9) in the definition of Epigravettian in the southern Italian peninsula. ScienceDirect. 2019.05.16an kontsultatuta.
  7. Epigravettian. Archaeology Wordsmith. 2019.05.16an kontsultatuta.
  8. KITAGAWA, Keiko; JULIEN, Marie-Anne; KROTOVA, Oleksandra; BESSUDNOV, Alexander A.; SABLIN, Mikail V.; KIOSAV, Dmytro; LEONOV, Natalia; PLOHENKO, Boris; PATHOU-MATHIS Marylene. Glacial and post-glacial adaptations of hunter-gatherers: Investigating the late Upper Paleolithic and Mesolithic subsistence strategies in the southern steppe of Eastern Europe (PDF). Unite Histoire Naturelle de l’Homme Prehistorique, Sorbonne Universites. 2019.05.16an kontsultaturik.
  9. NERUDOVA, Zdenka: On Site Settlement Activities: The Example Of The Epigravettian Site Of Brno- RNO-Štýrice III (Czech Republic) (PDF). Moravian Museum, Anthropos Institute, Brno. 2019.05.16an kontsultaturik.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy