On the road | |
---|---|
Eleberriaren edizio desberdinak. | |
Datuak | |
Idazlea | Jack Kerouac (1951) |
Argitaratze-data | 1957 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | On the road |
Hizkuntza | ingelesa |
Argitaletxea | Viking Press |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Errepidean (jatorrizko ingelesezko izenburua: On the Road) Jack Kerouac estatubatuar idazlearen eleberri mitikoa da, beat belaunaldiaren idazlan enblematikoa, 1951n idatzitakoa. Viking Press argitaletxeak plazaratu zuen lehen aldiz 1957an. 2018an, Pasazaite argitaletxeak Iñigo Roquek egindako euskarazko itzulpena kaleratu zuen. Jack Kerouacek eta haren lagunek 1948an eta 1949an Estatu Batuetatik eta Mexikotik egin zituzten bidaiak dira nobelaren oinarria.[1] Jazz musika eta drogen erabilera garbi azaltzen dira testuan, non bizimodu nomada, erromantiko eta bohemioa erakusten den. Lan honi esker mitifikatu zen Route 66 ibilbide ospetsua.[2]