Erritmo-joko

Erritmo-joko askok, hala nola Frets on Firek, botoiak dituen bide bat erabiltzen dute zer nota ukitu behar diren erakusteko, partitura batekin eta errendimendu-neurgailu batekin batera.

Erritmo-jokoak jokalariek erritmorako senik duten erronka jartzen dieten musikan oinarritutako akzio-bideojokoak dira. Erritmo-jokoek, dantzan edo musika tresnen bitartez mugimenduak simulatzea eta erritmo bat jarraitzea dute helburu. Joko mota hauetan ohiko joko-kontrolatzaileak (teklatua edo kontsolen joko-kontrolatzaile lehenetsiak) erabili daitezken arren, ohikoa da erritmo-jokoek hauetan jolasteko soilik erabiltzen diren kontrolatzaile bereziak (musika-instrumentu itxurakoak, besteak beste) edukitzea.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy