Estatxa arpoiari lotzen zitzaion soka da, baleazaleen tresna[1]. Hedaduraz, itsasontzi batetik finkatuta dagoen beste itsasontzi bati edota edozein objektu finkori hainbat lan egitearren botatzen zaion soka da. Era berean, estropadetan, traineru guztiak parekaturik irten daitezen patroiak hartzen duen irteera-balizako soka[2].
Euskal arrantzaleen txalupa tradizionaletan ohikoa zen balearen arrantzarako estatxak egotea prest, beste zerbait arrantzan jardunez gero ere, balearik agertzen bazen[3]. Orioko baleazaleek 80 braza (146 metro inguru) arteko estatxak izan ohi zituzten euren txalupetan[4].