Exonimoa (grezieratik: exo "kanpo" eta nomos "izen") toki edo pertsona baten izenaren bertsioa da, toki horretakoa edo pertsona horrena ez den hizkuntza batean. Tokien exonimoei exotoponimo deritze, eta euskal exotoponimoen adibide dira Frantzia izena (hango bertako hizkuntzan, France), edota Bartzelona (hango bertako hizkuntzan, Barcelona). Pertsonen exonimoei exoantroponimo deritze, eta euskal exoantroponimoen adibide dira aita santuen nahiz errege-erreginen izenak: Joan Paulo I.a (latin errituko Eliza Katolikoaren hizkuntzan, Ioannes Paulus PP. I), Gilen I.a Ingalaterrakoa (ingelesez, William I), eta abar.
Beste hizkuntza batetiko toki edo pertsona izen batek zenbat eta tradizio luzeagoa izan hizkuntza batean, orduan eta maizago izango du izen horrek exonimoa hizkuntza horretan.
NBEk gaur egun exonimo gehiago ez sortzea proposatzen du, lekuen toponimoak ahalik eta hoberen kontserbatzeko asmoz.[erreferentzia behar]