Favicon

Wikipediako flavicona, Firefox-en url helbideak erakusten duen leihatilatxoan, url helbidearen ezkerretara. Wikipediako favicona W beltz zorrotz bat da ingurune zurian. Lupak handiago erakusten du.

Favicon (ingelesetik zuzenean mailegatutako neologismoa da: favorite icon > favicon ingelesez 1999an sortutako neologismoa)[1]. Euskaraz ikono gogokoena bezala itzul genezake baina nazioarteko hitza bihurtu da favicon eta euskaraz ere bere horretan erabili ohi da. Web gunearen ikono (txiki)a, fitxaren ikono (txiki)a, URLaren ikonoa ere deitzen zaio, web gune edo web orri jakin bati lotutako ikono txiki bat duen fitxategi arina da.[1][2] Web diseinatzaile batek ikono hori sortu eta web gune (edo web orri) batera karga dezake hainbat bidetatik, eta web nabigatzaile grafikoek hura erabiliko dute url bakoitza errazago ikur txiki baten laguntzaz identifikatzeko.[3] Favicon euskarria eskaintzen duten nabigatzaileek orrialde baten favicon bat erakusten dute nabigatzailearen helbide-barran (batzuetan, baita historian ere).[3][1]

  1. a b c Lane, Dave. (9 August 2008). «Creating a Multi-Resolution Favicon Including Transparency with the GIMP» Egressive.com.
  2. What's With Google's New Mini Icon?. BBC 20 January 2009.
  3. a b Apple, Jennifer. Favicon — How To Create A Favicon.ico. Photoshopsupport.com.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy