Finantza-hezkuntza

Consumer Financial Protection Bureauren batzarra.

Finantza-hezkuntza diruak munduan nola funtzionatzen duen ulertzeko gaitasuna da: pertsona batek nola lortzen edo irabazten, administratzen eta inbertitzen duen dirua. Hau da, finantza-hezkuntza gizabanakoari bere finantza-baliabide guztien gaineko erabaki informatuak hartzeko aukera ematen dioten trebetasun eta ezagutzei dagokie. Gaur egun, Australian, Kanadan, Japonian, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan, finantza pertsonalekiko interesa handitzea estatuko programen helburu nagusietako bat bihurtu da.[1][2]

Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak honela definitzen du: «Finantza-hezkuntzak aukera ematen die banakoei finantza-kontzeptu eta -produktuen ulermena hobetzeko, iruzurrari aurrea hartzeko, haien inguruabar eta beharretara egokitutako erabakiak hartzeko eta gehiegizko zorpetzearen edo arrisku-posizio desegokien ondoriozko egoera desegokiak saihesteko».

2003an, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) proiektu bat hasi zuen finantza-hezkuntza hobetzeko moduak emateko helburuarekin, finantza-hezkuntzako printzipio komunak garatuz. 2008ko martxoan, ELGAk Finantza Hezkuntzaren Nazioarteko Ataria atera zuen. Atari horren helburua Finantza Hezkuntzaren trukerako zentroa izatea da, baita mundu guztiarentzako informazioa eta ikerketa ere.

  1. https://www.ontario.ca/page/financial-literacy-education-schools
  2. https://finanzasparamortales.es

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy