Guraria gogamenaren gaitasun bat da, itxaropena edo desira zerbait lortu nahi izatekoa. Fikzioan gurariak ohikoak dira, eta gurari hori egia bihurtzen duten mekanismo naturaz gaindikoak fantasiaren parte izaten dira. Esate baterako, Mila eta Bat Gauetan, ezaguna da Aladino eta bere kriseilu miragarriaren ipuina, zeinean gurariak eskatzen dituen Aladinok.
Herri sineskerietan ere ohikoak dira gurariak, batzuetan folklore bihurtuta. Esate baterako, Gaztelugatxeko baselizara igotakoan, bertako kanpaia hiru bider jo eta guraria eskatzen baduzu, bete egingo omen da gurari hori[1][2].