Gurtza Jainkoari, edo jainkotzat edo santutzat hartzen denari egiten zaien erlijiozko gorazarrea da.[1] Beste zentzu batzuetan, gurtzak pertsona, leku edo gauza batenganako errespetuari, mirespenari edo maitasunari ere egiten dio erreferentzia.[2] Erlijioan sinesten duten pertsonak inspiratzen dituen egintza hau gorputzaren bidez egindako keinuez ere erakusten da, adibidez, makurtzea, umiltzea edo men egitea. Banakako ekintza izan ohi da, baina taldean ere praktikatu daiteke, kasu horietan gurtza gidatzen duen talde buru bat egon ohi delarik.