Hallelujah

Hallelujah
Leonard Cohenen eta Susan Boyleren musika-lana
Egilea(k)Leonard Cohen eta Susan Boyle
Argitaratze-data1984
IzenburuaHallelujah
Honen izena daramahallelujah (en) Itzuli
Ezaugarriak
Genero artistikoafolk rock eta gospela
Hizkuntzaingelesa
Iraupena4:36 minutu
DiskoetxeaColumbia Records
Deskribapena
Honen parte daVarious Positions (en) Itzuli
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakLeonard Cohen
Bestelako lanak
MusikagileaLeonard Cohen

Allmusic: mc0002611552 Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube
Leonard Cohen

Hallelujah abesti bat da, Leonard Cohen abeslari kanadarrak idatzia eta 1984an argitaratua Various Positions albumean. Hasieran ez zuen arrakasta handirik izan, baina 1991ean ezagunagoa egin zen John Cale abeslariaren bertsioari esker. 1994an Jeff Buckley kantautore estatubatuarrak grabatutako bertsioak arrakasta handia lortu zuen, eta abestia oso pupular bihurtu zen. Himno laikoen “oinarritzat” jotzen dute.[1]

2001ean Shrek filmean agertu zenetik,[2] are eta popularragoa egin zen abestia, eta artista askok bertsionatu dute kontzertu eta grabazioetan: oraingoz, 300 bertsio baino gehiago ezagutzen dira. Abestia sarri erabili da zinean eta telebistan, bai eta telentu lehiaketetan ere. 2016ko azaroan Cohen hil zenean, jendeak interes handiagoa erakutsi zuen "Hallelujah" abestiarekiko, nazioarteko zenbait arrakasta-zerrendatan agertzeraino, hala nola American Billboard Hot 100 delakoa.[3]

  1. «| Brigham Young University» web.archive.org 2018-01-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  2. (Ingelesez) Fetters, Ashley. (2012-12-04). «How Leonard Cohen's 'Hallelujah' Became Everybody's 'Hallelujah'» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).
  3. «Leonard Cohen's 'Hallelujah' Hits Hot 100 for First Time» Billboard (Noiz kontsultatua: 2019-07-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy