SIBO | |
---|---|
Balbula ileozekala kolonetik heste meharrera bakterioen errefluxua prebenitzen du | |
Deskribapena | |
Mota | small-intestine disease (en) |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K90.4 |
GNS-9-MK | 579.8, 575.1 |
GNS-10 | K90.4 |
GNS-9 | 579.8, 575.1 |
DiseasesDB | 29209 |
MedlinePlus | 000222 |
eMedicine | med/198 |
Heste meharreko gainhazkuntza bakterianoaren sindromea edo SIBO (ingelesez: Small Intestinal Bacterial Overgrowth) sindrome heterogeneoa da, hesteetan, normalean heste meharrean, dauden bakterio moten gehiegizko kopuruak eta/edo alterazioak sortutakoa. Heste lodian ez bezala, heste meharrean ez dago bakterio kopuru handirik; normalean heste lodian egoten diren bakterioak heste meharrean neurriz kanpo hazten direnean agertzen da SIBO.[1][2]
Lehen mailako arretako digestio kontsultetara joaten diren pazieen %60k diote sabelaldea puztuta dutela eta mina dutela goiko aldean. Heste meharrean bakterio on gehiegi edukitzea izan daiteke sintoma horien guztien jatorria, baina diagnostikoa eta tratamentuda ez da beti erraza. Ohikoagoa da emakumeen artean.[2]