Hondar-banku

Laidako barra, Urdaibai.

Hondar-bankua[1] kostaldean edo ibai batean pilatzen diren hondar, legar eta harri-koskor multzoak dira.

Hondartzetako hondar-barrak olatu sistema baten joan-etorriaren errepikaketak edota enbata batek sortuak dira. Estuarioetan ibai beso ugariek alubioiak egitean sortzen dira. Aldika, itsasaldien gorabeherek itxuraldatzen dituzte. Beste hondar-barra batzuk ibaien ondoetan korronteak eramandako legarrez osatuta daude.

  1. Elhuyar Hiztegia

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy