Influencer

Influencera, gai jakin bati buruz sinesgarritasuna duen pertsona da eta, sare sozialetan duen presentzia eta eraginagatik, negozio edo marka bat Internet bidez ezagunagoa eta nabariagoa bihurtzea lor dezakete. Influencerrek, sareetan, beraien zaletasunei buruzko ikuspegi pertsonalak  partekatzen dituzte, eta horrek joera markatzeko eta kontsumo-ohituretan aldaketak sortzeko gai bihurtzen ditu. Internet bidez gero eta ikus-entzule, like, retuit eta share gehiago eskuratu ditzakete eta horrek eragin handia du[1][2].

Influencerrek YouTubeko kanalak, blogak edo bestelako sare sozialak erabiltzen dituzten pertsonak dira, eta haietan oihartzuna eta eragina dutenak. Era askotakoak izan daitezke: batzuk haien etxeetatik lan egiten dute bakarrik eta beste batzuk ekitaldi garrantzitsuetara gonbidatuak izaten dira. Nahiz eta influencerrak ez diren nahita nahiez pertsona famatuak, badira haien sare sozialei esker influencer oso azkar bihurtu diren celebritiyak.

  1. «¿Qué es el marketing de influencers? | Lidera Estudios | Marketing de influencers» web.archive.org 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  2. (Gaztelaniaz) «¿Qué es un influencer? - Diccionario de Marketing 40deFiebre» 40deFiebre (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy