Infografia

Udako eta neguko gurpilei buruzko infografia (egilea:Berria egunkaria).

Infografia bat irudikapen grafiko bat da, informazio bat aurkezten duena eta mundu guztiak begi hutsez azkar eta erraz uler dezakeen zerbait bihurtzen duena. Komunikazio-tresna erabilgarria da, ikusizko formatua duenez, giza begiak mezu batzuk horrela askoz azkarrago prozesatzen duelako.

Bi dimentsioko ingurunean, patroirik ohikoena eta errepikatuena irudi bat eduki nagusian kokatzea da, eta, alboetan, informazio-frisoak irudiekin eta azalpen-testuekin. Infografiak batez ere, aldizkarietan, dokumentuetan, egunkarietan, liburuxketan, Interneteko webguneetan, hezkuntzan, testu liburuetan eta abarretan erabiltzen dira. Koloreen, irudien edo diseinuen bidez irakurleen arreta erakartzea da helburu nagusia.

Infografia batek edukien marketineko estrategia hobetzeko baliagarri izan daiteke, beste formatu batzuen aldean abantaila esanguratsuak dituelako. Ondo eraikita, komunikatu nahi den informazioa sinplifikatzen du eta eskuragarriagoa egiten ditu ulertzeko konplexuak izan daitezkeen gaiak. Sare sozialen, posta elektroniko mezuen eta abarren bidez partekatzeko erraza den baliabidea da, eta, beraz, askotan biralizatzen dena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy