Innerspace (euskaraz Barne-espazioa, Hego Euskal Herrian Txip Miragarria eta Ipar Euskal Herrian Barne Abentura) 1987ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko komedia filma bat da. Dennis Quaid, Martin Short, Meg Ryan eta Kevin McCarthy aktoreek antzeztu zuten.
1988ko Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen (Bill George, Dennis Muren, Harley Jessup eta Kenneth F. Smith). Ikusle kopurua eta diru etekinei dagokionez arrakasta handia izan zuen.
Fantastic Voyage (1966, Richard Fleischer) filmaren istorioarekin antzekotasun handia du.