Kdenlive | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2002 |
Azken bertsioa | 24.08.0 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ |
Irakur dezake | GNU/Linux, Mac OS, BSD eta Microsoft Windows |
GUI tresnak | Qt |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GPLv3 |
Deskribapena | |
Honen parte da | KDE Aplikazioak |
Ekoizpena | |
Garatzailea | KDE |
kdenlive.org | |
Iturri-kodea | https://invent.kde.org/multimedia/kdenlive eta https://github.com/KDE/kdenlive |
Kdenlive ( /ˌ k eɪ d ɛ n l aɪ v / : ingelesezko akronimoa: KDE Non-Linear Video Editor hau da: KDE mahaigain inguruneko Bideo Editore Ez-lineala ) software libreaz sortutako bideo editore bat da. Software libre eta kode irekiko bideo editorea da KDE eta Qt mahaigain ingurunetarako sortua. Kdenlive GNOME mahaigaineko OpenShot horren proiektu paraleloa da.
Proiektua Jason Woodek 2002an hasi zuen, eta gaur egun garatzaile talde txiki batek mantentzen du.
Kdenlive paketeak libre daude eskuragarri Linux, FreeBSD eta Microsoft Windows sistemetarako, eta iturburu kodea GNU Lizentzia Publiko Orokorreko 2. bertsioaren edo ondorengo bertsioaren arabera dago eskuragarri.
KDEren Kdenlive honek MLT, Frei0r efektuak, SoX eta LADSPA liburutegiak erabiltzen ditu. Kdenlivek FFmpeg edo libav- ek onartzen dituzten formatu guztiak ere onartzen ditu (QuickTime, AVI, WMV, MPEG eta Flash Video formatua besteak beste), eta 4: 3 eta 16: 9 irudi erlazioak onartzen ditu. Onartzen ditu PAL, NTSC eta hainbat HD estandar, HDV eta AVCHD barne. Bideoa DV gailuetara ere esporta daiteke, edo DVD batera idatzi kapituluekin eta menu sinple batekin.
Gainera inportatu-esportatu aukera asko izanik formatu batetik bestera bihurketak egiteko aukera asko eskaintzen ditu.