Kultigeno

Kultigenoa (latinetik: cultus, «landua»; eta gen, «mota») gizakiak nahita bestelakotu edo hautatu duen landarea da, hautespen artifizialeko prozesu baten emaitza, alegia. Antropogenikoak («gizakiak ekoitziak») diren landare horiek, gehienetan, barazkigintzarako, nekazaritzarako edo basogintzarako erabilitako merkataritza aplikazioak dituzten landareak dira. Kultigenoak definitzeko, nola sortu diren begiratzen da, eta ez non ekoitzi diren; beraz, definizio hau betetzen duten landareak kultigenoak izaten jarraituko dute, nahiz lur basatietan berez naturalizatu, nahiz lur basatietan nahita landatu, nahiz soroetan hazi.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy