Kultura-politika

Kultura-politika publikoa kultura edo arte izaerako ondasun eta zerbitzuen ekoizpena, hedapena edo kontsumoa sustatzea edo debekatzea helburu duen politika publikoa da.

Kulturaren eta arteen politika publikoen funtsezko oinarria ideia hau da: kultura-ondasunen eta -zerbitzuen ekoizpenak eta kontsumoak kanpo-eragin positiboak dituzte, eta gizarte osoari egiten diote mesede; horrez gain, kanpo-eragin sendoenak dituzten kultura-ondasunak aukeratzeko kontsumitzaileek duten gaitasunari buruzko zalantza ere badago. Hala, politika publikoen justifikazioa ondasun publikoaren izaera bikoitzean eta zenbait kultura-ondasunen tutoretzan oinarritzen da.

Kulturaren eta arteen politika publikoen azterketa zientzia politikoaren, kulturaren ekonomiaren eta erakundeen soziologiaren esparrua da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy