Lambada

Banda Calypso, 2009

Lambada Brasilgo iparraldean jatorria duen dantza eta erritmoa da. 1970eko hamarkadan Pará estatuan sortua izan zen, esanahi erotiko eta lizuna izatearen ospea du, horregatik 1980ko hamarkadan marketing operazio baten bidez "dantza debekatua" leloa bereganatu zuen.

1989an Kaoma taldeak bere Chorando se foi ("Negarrez joan zen") abesti arrakastatsuarekin mundu mailan ezagun bilakatu zuen.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy