Manikula

XV. mendeko manikula bat, eskuz egina.

Manikula, ☛, hatz erakuslea luzatuta duen esku bat irudikatzen duen marka tipografiko bat da. Hasieran marginaliak eskuz idazteko erabiltzen zen, baina beranduago lan inprimatuetara era sartu zen, irakurleari esaldi garrantzitsu bat non zegoen adierazteko. Behinola oso zabalduta egon zen, baina gaur egun ez da oso erabilia, ez bada testu arkaiko bat irudikatzeko[1].

  1. Houston, Keith. (2013). Shady characters: the secret life of punctuation, symbols, & other typographical marks. (First edition. argitaraldia) W.W. Norton & Company ISBN 978-0-393-06442-1. (Noiz kontsultatua: 2024-06-16).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy