Mendes

Antzinako Egiptoko nomoak

Mendes (grezieraz Μένδης) Niloren deltan zegoen antzinako hiri egiptoar bat izan zen, gaur egungo Tell el-Ruba-rekin bat datorrena.

Bere izen egiptoarra, Per-Banebdyedet zen "Ahariaren domeinua, Dyedeten jauna" esan nahi duena, eta Ba ahariaren gurtza gunea zen, Herodotok aipatua. Aurretik, hiria Dyedet deitzen zen, eta, gurtza nagusia, Hatmehyt jainkosa arrainarenganakoa zen.

Mendesen sortu zen Egiptoko XXIX. dinastia eta Behe Egiptoko XVI. nomoaren hiriburua izan zen Vespasiano erromatar enperadorearen garaian.

Hiriak, bi muino behintzat hartzen zituen, baina tenplu eta monumentu ugari, ziuraski, Pi-Ramsesera eraman ziren.

Erromatarren mende egon zen garaian, hiriaren erdigunea, Anpet hiria zegoen ondoko muinora pasa zen, grezieraz Thmuis deitzen zena, eta gaur egungo Tell al-Timai dena, Tell el-Rubatik gertu, Al-Simbellaweinetik iparmendebaldera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy