Moodswinger

Moodswingerra, hirugarren zubi gehigarri bat duen zitara elektriko bat. Yuri Landman, 2006
Erasoa, erresonantzia eta konbinaketa

Moodswingerra Yuri Landmanek sortutako harizko musika tresna bat da. Itxuraz gitarra elektriko bat dirudien arren, benetan zitara bat da, ez baitauka trasterik ezta leporik ere. Laburbilduz hirugarren zubidun 12 harizko zitara bat dela esan daiteke. Pastilla eta elektronikoak leporaino eginak daude, ohiko gitarra elektrikoek duten gorputzarekiko alderantiz.

2006ko martxoan Landman Liars musika taldearekin harremanetan jarri zen, hauekin eurentzako musika tresna hau eraikitzea adostu zuelarik. Bi hilabeteren buruan Moodswingerraren bi kopia egin zituen, bat Liars taldeko gitarra/bateria jotzailea zen Aaron Hemphillentzat eta bestea Landman berarentzat.

2008an Landmanek Moodswinger IIa sortu zuen, mono eta estereoa.


From Wikipedia, the free encyclopedia ยท View on Wikipedia

Developed by Tubidy