Multibibratzaile astablea: bi egoera metaegonkor dituen zirkuitua da. Hau da, zirkuitua ez da inoiz egoera egonkor batean gelditzen eta egoera batetik bestera pasatuko da etengabe.
Multibibratzaile biegonkorra: bi egoera egonkor dituen zirkuitua da. Zirkuitua beti bi egoera egonkorretako batean dago eta ez da beste egoerara igarotzen zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuitu honi flip-flopa ere esaten zaio.
Multibibratzaile monoegonkorra: egoera egonkor eta egoera metaegonkor bana dituen zirkuitua da. Zirkuitua egoera egonkorrean dago zirkuituari eragiten ez zaion arte. Zirkuituari eragiten zaionean, tentsio-disparo baten bidez, egoera metaegonkorrera igaroko da eta denbora jakin bat pasa ondoren egora egonkorrera itzuliko da.