Natura-ereduak

Haizeari esker, eredu naturalak sortzen dira Namibia desertuko dunetan.

Natura-ereduak ingurune natural batean dauden forma erregularrak dira. Eredu horiek testuinguru desberdinetan errepika daitezke, eta, batzuetan, matematikoki deskriba daitezke. Eredu matematikoen artean, hauek aurki ditzakegu: zuhaitzak eta fraktalak, simetriak, uhinak eta dunak, burbuilak eta aparra, teseladunak, pitzadurak, marrak eta puntuak.

Kameleoien azalan aurki daitezkeen eredu naturaleek kamuflatzeko aukera dute kameleoiek.

Platon (Ka 427-347), Pitagoras (Ka 569-475) eta Enpedokles (Ka V.mendea) eredu horiek aztertzen hasi ziren, naturaren ordena azaldu nahi zutelako. Handik aurrera, zientzialari askok eredu horien ikerketa egiten jarraitu dute, hala nola Joseph Plateau (1801-1883) fisikari belgikarrak eta Ernst Haeckel (1834-1919) biologo alemanak. Matematikak, fisikak eta kimikak naturako prozesuak maila desberdinetan deskribatzen dituzte. Izaki bizidunetan diren patroiak prozesu biologikoen bidez azaltzen dira. Patroiak eratzeko azterketek ordenagailu-ereduak erabiltzen dituzte patroi mota asko simulatzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy