Nauplius

Penaeidae familiako krustazeo baten naupliusa

Nauplius krustazeoen larba sortu berria. Hiru luzakin pare izaten ditu toraxean, krustazeo heldu egitean antena eta murtxikatzeko baraila bihurtzen direnak. Nauplius larbak ez du segmenturik izaten. Krustazeo primitiboetan, bitarteko aldirik gabe bihurtzen dira naupliusak krustazeo heldu. Goi-mailako krustazeoek, berriz, larba-aldi bat edo gehiago izan dezakete krustazeo heldu izan arte.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy