Nekroporra (ingelesez: dead pool, deadpool edo death pool) norbait noiz hilko den asmatzean datzan jokoa da.[1] Batzuetan dirua jokatzen den porra bat da.[2]
XX. mendearen hasieran kirol arriskutsuei buruzko nekroporrak ohikoak ziren, hala nola automobilismoari buruzkoak; adibidez, Indianapolis 500 auto lasterketaren lehen edizioan egin zirenak.
Gaur egungo nekroporretan, partaideek hautatu ohi dituzte urtean zehar hilko direla uste dituzten pertsona ospetsu batzuk.[3]
Pertsona ospetsuekin ez ezik, nekroporrak fikziozko pertsonaien heriotza igartzen saiatzera ere heldu dira. Adibidez, Game of Thrones telesail arrakastatsuko pertsonaiei buruzko nekroporrak zabaldu ziren, telesaileko istorio odoltsu sonatuak zirela eta.[4]