Kimika organikoan nitroso deritze —N=O funtzio-taldea substratu organiko bati lotuta duten konposatuei. Nitroso konposatuak nitrokonposatuak erreduzituz edo hidroxilaminak oxidatuz prestatzen dira[1]. 2-metil-2-nitrosopropanoa eta nitrosobentzenoa dira familia honen adibide tipikoak.