Paisajismo

Paisaiagintzan hainbat faktore kontutan hartzen dira "paisaia" osatzeko
Albert-Kahn museoko Japoniako lorategia.

Paisajismoa [1], batzuetan ere paisaia-antolamendua edo paisaiagintza espazio edo paisaia baten ezaugarri sozialak, fisikoak eta psikikoak diseinatzeko, aldatzeko eta antolatzeko jarduera edo lanbidea da. Kontuan hartzen diren elementuak, besteak beste, honako hauek dira: flora, fauna, lorezaintza, laborantza, erliebeak, ur-ibilguak, eraikinak edo gizakiak sortutako beste materialak eta baldintza klimatikoak. landa, etxe inguru zehatz bat zein hiri inguru oso bat eraldatzeko unean, lekuaren ikuspegia zein baldintza fisiko edota aldartea kontutan hartu behar dira[2]. Azken helburua lekuak erakargarriagoak bilakatzea da. Paisaijista "paisaiaren inguruak lantzen edo sortzen dituen artista edo profesionala da"[3].

Paisaiagintzan landaretza eta faunaren kudeaketa sartzen dira, baina baita bertako topografia, hidrologia eta gizakiaren eraikinak edo eraldatutako elementuak. Baita "abstraktuagoak" izan daitezken elementuak, hala nola Eguraldia, argi jokuak... eta elementu kulturalak ere kontutan izanik. Lorezaintza, esate baterako, funtsezkoa da paisaiagintzan.

  1. Lorezaintza hiztegia. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia 2019 ISBN 978-84-457-3481-0. (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. http://www.lapaisajista.com/
  3. https://web.archive.org/web/20141006133628/http://www.f-f-p.org/fr/paysagiste-concepteur/definition/

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy