Partitura-editore

Partitura-editore bat, musika-notazioko softwarea edo musika-notazioko prozesadorea partiturak sortzeko erabiltzen den softwarea da. Musika-editore bat notazio musikalerako da testu-prozesadore bat testu baterako dena; izan ere, biek ahalbidetzen dituzte zuzenketa azkarrak (egin eta desegin), edizio malgua, truke erraza (Internet bidez edo biltegiratze-baliabide trinkoen bidez) baita diseinu garbi eta uniformea ere. Gainera, editore gehienek notak interpretatzeko eta grabatzeko gaitasuna dutenez bereziki erabilgarriak dira konpositore hasiberrientzat edo musikaririk ez dagoenean; analogia bera erabiliz horrela programa informatikoa bihurtzen da bai testu-prozesadore, bai sortutako testuaren aurrebista erakusteko software.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy