Plangintza

Plangintza erakundeek ezarritako helburuak betetzeko kudeaketa-metodologia bat da. Zehatzago, xede nagusiak planteatu, horretarako helburu zehatzak ezarri eta horien lorpenerako estrategia, politika eta programen zehaztapena dira plangintzaren pausoak, prozesuan zehar emaitzak eragin dezaketen aurreikuspen egokiak eginez. Erakundeetako zuzendaritza dagokion funtzioa izaten da eta kudeaketa prozesuko lehenengo pausoa da, ondorengoak antolakuntza, zuzendaritza eta kontrola izanik.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy