Runba

Columbia mota dantza-erakustaldia Washington Hirian (2008).

Runba (gaztelaniaz: rumba) Kubako musika estilo batzuk eta haien dantza da, jatorriz afrikarra dena.[1]

8/8ko konpasean dago idatzia. 1930. urte inguruan runba mota bakun bat zabaldu zen Estatu Batuetan eta Europan, mendebaleko dantza berrien errepertorioan sartu zena. Berriagoa da runba flamenkoa, andaluziar eta kataluniar ijitoek ezagutzera eman dutena.[2]

Hiru runba mota daude: Matanzasko yambú eta columbia eta Habanako guaguancó.

  1. León, Argeliers. (1974). Del canto y el tiempo. Habana: Editorial Pueblo y Educación.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy