Selektroi

256 biteko selektroia

Selektroia balbula termoioniko bat da eta Ausazko Sarbidedun Memoria (RAM) moduan lan egiteko gai da. Radio Corporation of Americak (RCA) sortu zuen 1946. urtean; hala ere, 1948. urteko udaberrira arte ez zen komertzialki eskuragai egon.

RCAk 4096 biteko kapazitatea zeukan hodia ekoiztu zuen IAS ordenagailuarentzako, baina hodia prest uzteko zailtasunak izan zituen eta Williams hodiak erabiltzea erabaki zuen. Selektroiaren ondorengo diseinuak 1024 eta 256 biteko modeloak izan ziren. Azken hau JOHNNIAC ordenagailuan erabili eta baita garestiagoa ere. Selektroia sarbide zuzenekoa zen eta Willimas hodia baino fidagarriagoa eta baita garestiagoa ere. Toru magnetikoko memoriez ordezkatu zen.

Jatorrizko 4096 biteko diseinua besteetatik bereizten zen ondorengoetan eyeletak lau koadranteetan zatitutako dielektriko biribil batean osatzen zirelako. Beste diseinuek mikazko geruza lauak erabiltzen zituzten. Geruza hauetan beraien artean isolatuta zeuden eyelet metaliko txikiz osatutako matrizeak jartzen ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy