Todd Haynes (heɪnz ahoskatua; Los Angeles, 1961eko urtarrilaren 2a) zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizle estatubatuarra da. Zinema genero eta estilo ugari jorratu ditu. Bere filmetan jorratu dituen gaien artean nortasuna, sexualitatea, musika eta gizartea daude. Bere lehenengo film luzea, Poison(1991), New Queer Zinemaren lan aitzindaria kontsideratzen da.[1]