1904ko Frantziako Tourra

1904ko Frantziako Tourra
Datu orokorrak
Lasterketa2. Frantziako Tourra
Etapak6
Datakuztailak 2 – 1904.eko uztailak 25
Luzera2.428 km
HerrialdeaFRA Frantzia
Irteera-lekuaMontgeron
Helduera-lekuaVille-d'Avray
Parte-hartzaileak88
Amaitu dutenak27
Bataz besteko abiadura25,265 km/o
Emaitzak
TxapeldunaFRA Henri Cornet (Cycles JC)
TxapeldunordeaFRA Jean-Baptiste Dortignacq (Elvish)
HirugarrenaBEL Aloïs Catteau (La Française)
◀19031905▶
Dokumentazioa

1904ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 2. edizioa izan zen. 1904ko uztailak 2 eta 24 artean ospatu zen, 6 etapatan banatutako 2429 kilometroko ibilbidea eginez. Ibilbidea lehen edizioko berbera izan zen, eta Maurice Garinek bigarren aldiz irabazi zuen Tourra, Lucien Pothierrekiko abantaila txiki batekin. Hippolyte Aucoutourierrek lau etapa irabazi zituen.

Alabaina, edizio hau iskanbilaz betea egon zen.

Itzulian zehar, bederatzi txirrindulari, beste arrazoi batzuen artean, autoak edo trenak legez kanpo erabiltzeagatik kanporatuak izan ziren. Frantziako Txirrindularitza Batasuneko ikerketa batzordeak hamarnaka txirrindulari eta lekukoren adierazpenak entzun zituen, eta, 1904ko abenduan (arauak ez betetzeagatik) etapa garaile guztiak eta sailkapen nagusiko lehen lau txirrindulariak (Maurice Garin, Lucien Pothier, Cesar Garin eta Hippolyte Aucoutourier) kanporatu zituen. Bosgarren sailkatua, une horretan 20 urte baino ez zituen Henri Cornet, Tourraren garailerik gazteena bihurtu zen. Kanporatuetatik 10 urte betez zigortuak izan ziren, Maurice Garin bi urterekin, eta beste biak bizi guztirako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy